Txopo txikia gaur goizean jarriko da eta ondoren paella txapelketa izango da
ATXONDO | Atxondotarrek jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Programazioa gaur hasiko da, txopo txikia jarrita eta ondoren paella txapelketa antolatu dute. Goiza herri bazkariarekin amaituko da eta arratsaldean berriz mus txapelketa eta bingoa izango da.
Hurrengo ekitaldia domekan izango da, umeen eguna hain zuzen. Jolasak, igel eta briska txapelketa, eta txokolatada bat prestatu dute. Egun berean ere txapelketa berezia antolatu dute, garaile patatak hoberen zuritzen duena izango da.
Jaiak astelehenean bukatuko dira, Santixa eguna. Mezaren ondoren, porra txapelketa izango da eta saiheski pintxoak gernikako piperrekin salgai jarriko dira.