dotb Durangaldeko Telebista

Atxondok udal ludotekaren zerbitzuaren kudeaketa lizitatu du

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik

Kontratua datorren abenduaren 1etik 2023ko uztailaren 30era arte luzatuko da

ATXONDO | Udalak udal ludotekaren kudeaketa zerbitzuaren kontratazioa lizitaziora atera du. Kontratua datorren abenduaren 1etik 2023ko uztailaren 30era arte luzatuko zen eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik. Kontratuaren aurrekontua 9.917,28 eurokoa da, BEZik gabe.

Baldintzen pleguak jasotzen duen bezala, ludoteka astelehenetik ostiralera irekiko da, arratsaldeko 16:30etik 18:30era. Alde horretatik, pertsona edo erakunde esleipendunak espazioa kudeatu eta dinamizatu beharko du, eta, horretarako, bertaratzen diren haurren adinarekin eta premiekin bat datorren jarduera-programa bat proposatuko du.

Lizitazioari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.