dotb Durangaldeko Telebista

Atxondoko EH Bilduk hauteskundeetarako ardatz nagusiak aurkeztu ditu

«Herrian ilusioa berpiztuz maite dugun Atxondo egitera goaz!», aldarrikatu dute

Atxondoko EH Bilduk bere ardatz nagusiak aurkeztu ditu

ATXONDO | Atxondoko EH Bilduk bere ardatz nagusiak aurkeztu ditu hurrengo legegintzaldirako. «Gogoz eta ilusioz beteta gaude! Udalean eta herrian bizi dugun egoera, aldebakarreko jarrerak alboratuz eta herriari udaleko ateak irekiz irauliko dugu. Azken legegintzaldian eman ez den kudeaketa gardena eta eredu partehartzailea ardatz hartuz», azaldu dute.

Horrela planteatzen dute:
● Gobernantza eredua: Benetako eredu partehartzailearen bidez erabateko eraldaketa burutuko dute:
○ Udaletxeko ateak irekiko dituzte:
■ Plenoak arratsaldez egin eta batzorde zein herritarrei parte hartzeko aukera emanez.
○ Auzo bileren eredua berreskuratuko dute.
○ Herriko talde eta kolektiboei elkarlanaren bidez aukerak emango dizkiete.
○ Elkarrizketa eta elkarlana izango dituzte bidelagun.
● Hirigintza: Herri Antolamenduko Plan Orokorraren bitartez:
○ Oinezkoentzako gune gehiago izango dituen herri atsegin eta bizigarri bat sustauko dute.
○ Zerbitzu guztiak eskura eta guztiontzako irisgarriak izan daitezen lan egingo dute.
○ Komun publikoak egingo dituzte.
● Eskola: Eskolak eta IGEk bultzaturiko proiektuak babestuko dituzte.
● Basoak: Baso biziak nahi dituzte. Herriko mendi eta basoak natur eremu biziak izan daitezen, basogintza eredu jasangarria bultzatzen jarraituko dute:
○ Herri basoetan bertako espeziez osatutako baso biziak sortu daitezen lanean jardungo dute eta hauek gero eta gehiago izan daitezen lurrak erosi.
● Kultura: Kultur-agenda bateratu bat sortzeko herritik sorturiko kultur mahaia babestu eta bultzatuko dute.
● Kirola: Dauzkaten kirol instalazio ezberdinak beharren arabera egokitu eta berriztuko dituzte, beti ere bertako kirolari zein kirol taldeak kontuan hartuz. Frontoiak, aldagelak, e.a. atonduko dira.
● Auzoak: Auzo bakoitzak dituen berariazko beharrak kudeatzeko auzokideekin gertuko harremana izango dute, auzo bileren eredua berreskuratuz.
● Urkuzu Gizarte-Etxea: Herritarrok 2019an burututako udal instalazioen beharren inguruko parte hartze prozesuari bide emanez, gizarte etxeen ereduan oinarritutako zentrua sortu nahi dute: Ludoteka, aretoa, liburutegia, sukalde-txokoa eta bilera-gela izango dituena.
● Etxebizitza: Herrian bizi nahi dutenentzako baliabide publikoak martxan jarriko dituzte. Ordaintzeko moduko prezioan, erosteko edo errentan hartzeko.
● Energia: Energia kontsumo eta kudeaketa bideragarriago baterako oinarriak finkatuko dira. Honek komunitate energetiko baten sorrera bultzatzea izango du helburu.
● Berdintasun kontseilua: Berdintasun Kontseilu herritarra osatuko dute. Udalak aplikatuko dituen politiken gidaritza markatu eta herriko emakume guztiei irekia egongo dena.
● AHT eta ingurumena: Herri galdeketan hartutako erabakiari jarraiki, udalak jarrera aktiboa hartzeaz gain, dituzten baliabideak herriaren esku jarriko ditu, ingurumena babesteko, obrek sortutako eragozpenak murrizteko eta pertsonen segurtasuna bermatzeko. Jarraipena eginez eta neurriak hartuz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.