dotb Durangaldeko Telebista

Bego Goitia durangarrak zuzendutako «Orratz Ondareak» laburmetraia aurkeztuko du

Aurkezpena bihar Durangoko Azokako Irudienean izango da, Durangoko Zugaza zineman

Bego Goitia lehen liburuaren aurkezpenean

DURANGO.- Bihar, abenduak 6, Orratz Ondareak laburmetrai dokumentala Durangoko Azokako Irudienean aurkeztuko da goizeko 11etan, Durangoko Zugaza zineman. Dokumentala Diseimediak eta Urzainkiko udalaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Irune Mateok eta Bego Goitia durangarrak zuzendu dute. 2020 eta 2021 urteetan zehar ekoiztutako dokumental honek Irudienean hasiko du bere ibilbidea, eta hainbat zinema jaialdietan parte hartzeko helburua du, Malagako zinema eta Nafarroako Punto de Vista jaialdietan, bestean beste.

LABURMETRAIA.- Despopulazioaren ondorioz, gaur egun ehunka herri desagertzeko arriskuan daude, eta, horiekin batera, lanbideak, ohiturak, bizimodua eta ondare kultural eta historikoa. Testuinguru horretan, Urzainkiko emakumeek, Erronkariko bailarako herri txiki batean (Nafarroa), urtebetez lan egin dute bailarako jantzi tipikoak berreskuratzeko. Hiru emakume-jantzi eta hiru gizon-jantzi egin dituzte herriko bizilagunek egoera berezietan erabiltzeko aukera izan dezaten, adibidez, Hiru Behien Zerga ekitaldi famatuan, Europako bake hitzarmenik zaharrena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.