dotb Durangaldeko Telebista

«Ez gara espainolak. Euskal Herrian gure hezkuntza»

Abenduaren 6an Ikama Ikasle Antolakundeak jardunaldi bat antolatu du Durangoko Institutoan

Jardunaldiaren egitaraua

IRITZIA.- Abenduaren 6an 43 urte beteko dira espainiar estatuko konstituzioa sinatu zenetik, 43 urte Euskal Herriak onartu ez zuen konstituzio hau inposatu zigutenetik, 43 urte erregimen faxistaren biziraupenerako burututako ariketa horretatik.

Aldaketaz eta demokraziaz mozorrotutako konstituzioak Euskal Herria eta estatuko gainontzeko nazioetako asimilaziorako beste urrats bat besterik ez zuen suposatu, diktadore faxistak “lotuta eta ongi lotuta” utzitakoak, estaturik gabeko nazioen desagerpena besterik ez zuen helburu. Eta gaur, hura ospatzera behartuta gaude Hego Euskal Herriko ikasleak, erabakitzeko eskumen faltaren beste adibide bat besterik ez dira Konstituzio egunekoa bezalako jai egun arrotzak ospatu behar izatea.

Hala ere, ikasleok egun hau ospatzera behartuta egotea ez da kasualitate hutsa, hezkuntzak berebiziko garrantzia bait du asimilazio prozesuan. Konstituzioa sinatu zenetik zortzi izan dira gobernu desberdinek onartutako hezkuntza legeak: LOECE, LODE, LOGSE, LOPEG, LOCE, LOE, LOMCE eta LOMLOE. Izen desberdinak izan arren, batek ere ez ditu euskal ikasleriaren nahi eta beharrak ase, Madrilen diseinatu eta onartu den bitartean, Euskal Herrian hauek irenstera edo moldaketa ahuletara mugatzeko eskumenik baino ez dugulako izan.

Hamarkada luzeetan zehar inposizioa da Euskal Herriko ikasleok jaso dugun bakarra, ezin izan dugu ikasi nahi duguna, zein hizkuntzatan ikasi nahi dugun ezta nola ikasi nahi dugun erabaki ahal izan. Gure ikasketa prozesuaz desjabetu gaituzte, euren interes ekonomiko eta politikoen beharretara jartzeko, gure nortasuna desagerrarazi nahi izan dute espainolismo antzu baten mesedetan eta kriminalizatu gaituzte ezer aldatu ez dadila ziurtatzeko.

Baina honen aurrean ikasleok ez gara geldirik geratuko eta beste hainbat alditan egin bezala ikasleok jai egun arrotzei intsumisioz erantzungo diegu. Horregatik, Bizkaiko? Durangaldeko? ikasle guztiei astelehenean 10:30etatik aurrera Durangoko Fray de Zumarraga institutuan burutuko den herrialde mailako herri eskoletan parte hartzera dei egiten diegu!

Gora ikasleon borroka!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.