Lana datorren igandean ikusteko aukera izango da San Agustin Kultur Gunean

DURANGO | Benetan Be Antzerki Taldeak ‘Batetik bestera’ antzezlana estreinatuko du Durangon datorren ostegunean San Agustin Kultur Gunean. Elena Olivierik zuzendutako lana giza migrazioei buruz hitz egingo du txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!