Urtarrilaren 20an egingo da, barikua, iluntzeko 19:30ean

DURANGO | Hirukoa Gala izenez ezaguna den galdera lehiaketa urtarrilaren 20an egingo da, barikua, iluntzeko 19:30ean Plateruenan. Hiru laguneko taldeetan parte hartu beharko da, eta formatua telebistako galdera lehiaketen antzerakoa da: pantaila handi bat eta bi aurkezle egongo dira, eta kirola, musika, geografia, kultura, Durangaldea eta beste gai batzuri buruzko galderak erantzun beharko dira. Hirukote irabazleak Errigorako otzara eder bat eramango du etxera.
Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea esteka HONETAN