Hiztegia herriko gazte eta adinekoekin alkarlanean landuko da

BERRIZ.- Berrizko udaleko Euskara sailak ‘Berbalapiko’ hiztegia sortu nahi dau herriko gazte eta adinekoekin, alkarlanean.
Helburua, Bizkaian eta Berrizen bertan erabiltzen diren hitz propioak batzea da, hitz zaharrei esanahi gaurkotua eranstea eta berba horrek erabiltzea. “Horretarako, gure gazteak, ikasleak, herriko aitite-amamekin eta euskaldun zaharrekin egongo dira, ahalik eta berba gehien jasotzeko eta zabaltzeko” azaldu dabe arduradunek.
Hiztegia herritarren ekarpenekin osotuko da eta Berrizko aditz-forma erabilienak gaineratuko dira. Ondoren, hiztegi hori ikasle guztiei banatuko jake, eta parte-hartzaile guztien artean, opariak zozketatuko dira.
Berrizko udalak, ekarpenak bialtzeko gonbita egiten deutse berriztarrei euskara@berriz.eus helbidera bialduz.