dotb Durangaldeko Telebista

Berrizko Udalak uztailaren 3tik 19ra antolatuko ditu udalekuak

Izena emateko epea apirilaren 9ra arte egongo da zabalik

Izen ematea zabalik apirilak 9rarte

BERRIZ | Berrizko Udalak uztailaren 3tik 19ra bitartean ‘Udalekuak 2024’ programa burutuko du eta izena emateko epea apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako aisialdi eta denbora libreko eskaintza zabala izango da udalak eskainiko duena. 150 plaza eskainiko dira HH4 mailatik LH6ra bitarteko haurrentzat eta DBHko gazteentzat 48 plaza izango dira.

Aurreko edizioetan bezala, ‘Berrizko Udalekuak 2024’ hiru esparrutan banatuta egongo da, adinaren arabera. Txiki Txoko, Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzendua, gehienez 45 plaza eskuragarrirekin. Uztailaren 3tik 19ra luzatuko da, astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:30etara. Egun eta ordutegi berdinean, lehen hezkuntzako ikasleentzat, 105 plazarekin, Kirol Udalekuak Euskaraz eskaintza planteatzen da, non joko-jolas motor, jarduera fisiko eta kirol ezberdinak egingo diren. Bestalde, DBHko ikasleek zazpi gau eta zortzi egunez Uda Gazte Ibilitaria esperientzia bizi ahal izango dute. Kasu honetan, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat uztailaren 3tik 10era izango da, 24 pertsonentzako plazarekin, eta DBH3 eta DBH4ko gazteek uztailaren 10etik 17ra bidaiatzeko aukera izango dute, gehienez 24 plaza eskuragarrirekin.

Izen-ematea

Online egin beharko da matrikula HEMEN  Bertan eskuragarri dago informazio guztia, ordutegiak eta prezioa. Informazio gehiago behar izanez gero: berriz@berriz.eus helbidean edo 946 824 036 edo 946 824 584 telefonoetara deituta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime