dotb Durangaldeko Telebista

Berrogeita hamar ume baino gehiago arituko dira gaur ospatuko den Herri Kirol Jardunaldian

Iurretako Maiztegi Herri Eskolan izango da goizeko 10:00etatik aurrera

Maiztegi Herri Eskolan ospatuko da jardunaldia. ARGAZKIA: Artxibo

HERRI KIROLAK| Gaur, uztailak 4, Ortzadar elkartearen eskutik berrogeita hamar haur baino gehiagok hartuko dute parte Iurretan ospatuko den Herri Kirol Jardunaldian.

Guztira 54 ume arituko dira Herri Kirola egiten, 19 ume 3 eta 5 urte bitartekoak, eta 35, 6 eta 12 urte bitartekoak, denak Durango, Iurreta eta Abadiñokoak. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da txikienekin 11:00ak arte eta 12:30 etatik 13:00etara bigarren txanda izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime