Urriaren 24an izango da, Biziraun elkartearekin lankidetzan
ZALDIBAR| Zaldibarko Udaleko euskara sailak eta Biziraun elkartearekin lankidetzan ‘Bizitza sustatzeko suizidioa prebenitu’ hitzaldia antolatu dute datorren urriaren 24an, 18:30ean, Liburutegi zaharrean.
Biziraun elkartea pertsona talde batek osatutako elkartea da. Bere buruaz beste egin duen pertsona baten galera hori bizitzen ari dira eta antzeko egoeran dauden pertsonekin espazio bat partekatu nahi dute.
Horrela, suizidioaren prebentzioa sustatzeko eta laguntzeko asmoz, hitzaldi honen moduko jarduerak antolatzen dituzte, suizidioaren inguruan gizartea eraldatzeko sentsibilizatzeko eta hezteko, osasun publikoko arazo gisa.