dotb Durangaldeko Telebista

“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik”, bihar Abadiñon

Eguerdiko 12etan izango da Errota Kultur Etxean

Ekitaldia bihar izango Abadiñon

ABADIÑO | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte. 

Bihar, ekainak 14 asteartea, Abadiñoko Errota kultur etxera goaz Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa bertako gazteen aurrean aurkeztera. Eguerdiko 12:00etan Abadiñoko institutuko 140 ikasleri saioa eskainiko diegu Errota kultur etxeko areto nagusian, zuzenean. 

Ekitaldian zenbait lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egongo da: suhiltzaile batek eta bizkarrezur-muineko lesioa duen neska batek hartuko dute parte.  Bestalde, ekitaldian zehar testigantza gehiagoren bideoak ikusteko aukera egongo da: larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 60 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 153 saio burutu dira, horietan 161 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 30.000 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 90 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian. Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat uzten dizuegu: https://youtu.be/Mhk_BCM4Mk0

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.