[dotb.eus] 15 lan saritu dituzte Durangoko Julene Azpeitia Literatur Lehiaketan

Atzo banatu ziren maila ezberdinetako sariak
Atzo jaso zituzten sariak lehiaketaren irabazleek. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.- Atzo, ekainak 3, jendetza batu zen Plateruena Kafe Antzokian Julene Azpeitia sari banaketarako Durangoko Euskal Jaiak ekimenaren barnean.

Guztira, 319 obra jaso dira, iaz baino bost gehiago, 245 ipuin eta 74 olerki eta bertso eta hauetatik 15 sari banatu ziren atzo ipuin, olerki eta bertsoen artetik, adinaren arabera sailkaturik.

1983 urtean hasi zen martxan Julene Azpeitia Lehiaketa antolatzen umeak eta euskara uztartzeko helburuarekin, horiek baitira hain zuzen ere, euskararen etorkizunaren ardatz eta esperantza. Lehiaketan, alde batetik Durangoko eskoletako gazteek eta kanpoko eskoletan ari diren gazte durangarrek (18 urte artekoak) parte hartu dute eta bestetik, 18 urtetik gorako edonork. Aurten ere, epaimahaia Durangoko Udaleko Euskara Sailak izendaturiko zenbait adituk osatu dute.

Hauek izan dira aurtengo LAN SARITUAK

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.