dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] 250etik gora dantzari arituko dira gaur Abadiñoko Umeen Euskal Jaian

Goizean kalejira egongo da eta 17,00etan ekitaldi nagusia ospatuko da
Durangaldeko Dantza Taldeek hartuko dute parte. ARGAZKIA: Tronperri eta Txoritxu Alai

ABADIÑO.- Durangaldeko 250etik gora ume arituko dira gaur Zelaietan herriko Talde Batuak antolatutako Abadiñoko Umeen Euskal Jaian.

Jaialdian Durangaldeko ondoko dantza-taldeek hartuko dute parte: Zornotzako Udabarri, Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri, Elorrioko Besaide, Berrizko Iremiñe eta San Lorenzo, Mañariako Andra Mari, eta Abadiñoko Iluntze eta Talde Batuak. Dantzari guztiek kalejira bat egingo dute goizean, eta ondoren, 17:00etan, ekitaldi nagusia egingo dute Udaletxe aurrean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.