dotb.eus | 28 elkartek hartuko dute parte “Durangoko Euskal Jaiak” egitarauan, lehen “Euskal Astea” zena

Maiatzaren 26tik ekainaren 17ra iraungo dute aurtengo “Euskal Jaiak”
Maiatzaren 26tik Ekainaren 17ra ospatuko dira “Durangoko Euskal Jaiak”

DURANGO.- Maiatzaren 26an hasiko dira “Durangoko Euskal Jaiak” orain arte Euskal Astea bezala ezagutzen zen egitaruak orain izenaz aldatu du Gerediaga Elkarteak proposaturik.

Parte hartzen duten elkarte eta erakundeekin kontrastatu ondoren, izen berria zehaztu da, orain arte “Euskal Astea” programa aste bat baino gehiagoko denbora tarte baten zehazten zela kontuan izanik.

Gerediaga Elkartetik Jose Maria Anpuero 1.886an hasitako Euskal Jaien sorreran ezinbesteko pertsonari omenaldia egitea proposatu da.
Egoera hau aprobetxatuz, eta programa biek funts bera elkar banatzen dutela aintzat hartuz, programak “Durangoko Euskal Jaiak” izena hartu du.

Euskal Astea 1.998an hasi izan zen udalerrian egiten ziren kultura arloko ekitaldien erakusleiho gisa eta euskal kultura zabaltzeko asmoz. Horrela, badira 19 urte, udalak kultur elkarteek aurkezten dituzten ekitaldiak babesten eta koordinatzen dituela. Urte hauetan, egitaraua zabalduz joan da, urtez urte bertan parte hartzen duten elkarte parte hartzaileen kopurua handiagoa izanik eta aurkezten diren kultur adierazpen motak askotarikoagoak.
Programa honen helburua folklore, ohitura, kultura eta euskara arloan lan egiten duten Durangoko talde, elkarte eta kolektiboei laguntza ematea zen eta da, ekitaldiak egitarau bakar baten bilduz eta egun batzuetan euskal kultura interes bereziko gunea bilakatuz.

Programa honetan kultur elkarte eta eragile ezberdinekin batera erakunde publikoak ere parte hartzen dute. Durangoko Udalak, oraingo “Durangoko Euskal Jaiak” programarekin edizioarekin urte osoan zehar euskal kulturaren arloan lan egiten duen jende askoren ahaleginak batu eta bideratzea nahi ditu.
“Durangoko Euskal Jaiak 2017” programa kultur adierazpen desberdinek osatzen dute besteak beste, euskal dantza, euskal musika, arte eszenikoak, zinea, joko tradizionalak, zesta punta eta esku pilota partiduak, literatura, e.a. Euskal Jaiak ospatzeko aukeratutako datak partaide guztien artean adostuak izan dira. Durangoko Jaiak 2017 maiatzaren 26an hasiko da Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Eskola arteko IX. Pintura Lehiaketaren Erakusketarekin, eta ekainaren 17an amaituko da pilota txapelketekin, Durangoko Pilotazale Elkartearen eskutik.

Guztira 28 elkartek hartuko dute parte aurtengo kultur egitarau honetan:‰ Jaizale Durangaldeko Txistulari elkartea, Arandoño Kultur Elkartea, Tabira Musika Banda, Durangoko Orfeoia, Txalaparta Eskola, Durangoko Trikitixa eta Pandero eskolak, Sugarri Fanfarrea, Silboberri Txistu Elkartea, Alboka eskola eta Euskalherriko bertso eskola musika atalean; Durangoko Pilotazale Elkartea eta Ezkurdi Jai-Alai Zesta-Punta eskola kirolean; Tronperri Dantzen Taldea, Txoritxu Alai Euskal Dantzen Elkartea eta Kriskitin Dantza Taldea, Plateruena Kafe antzokia, Alpino Tabira, Arte plastikoak, Durangaldeko Artisten Elkartea, San Antonio – Santa Rita Ikastetxea, Nevers Ikastetxea, San Jose Jesuitak Ikastetxea, Landako Eskola eta Kurutziaga Ikastola.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *