Jaialdia eguerdian hasiko da, ondoren taldeak kalerik kale abiatuko dira Matienatik

ABADIÑO.-15 urte bitarteko 360 bat umek hartuko dute parte datorren domekan, Abadiñoko Iluntze Dantza Taldeak antolaturiko XVII. Umeen Dantzari Egunean.
Traña-Matienako kaleetan ospatuko den ekitaldia Durangaldeko hainbat dantza talde arituko dira: Udabarri (Zornotza), Tronperri eta Kriskitin (Durango), Andra Mari (Mañaria), Besaide (Elorrio), Garai Dantza Taldea (Garai), Iremiñe eta San Lorenzo (Berriz), Txindurri (Ermua), eta Talde Batuak eta Iluntze (Abadiño).
Jaialdia eguerdian hasiko da eta ondoren taldeak kalerik kale abiatuko dira Matiena osoan barrena, geraldietan dantza saioak eskeiniz. Ekitaldi horren ostean umeak bazkaltzera joango dira Traña-Matiena eta Zelaietako txoko, jatetxe nahiz herritarren etxeetara.
Jaialdiaren bigarren zatia arratsaldeko bostetan hasiko da, eta orduan talde guztiak elkarrekin dantzatuko dute Traña Plazan (euria bada, frontoian).