Amorebieta-Etxanoko koplak jeitsi daitezke eta etxeetan abestera gonbidatzen du

AMOREBIETA-ETXANO.- Atzo San Blas eguna bazen gaur Agate Deuna egunaren bezpera da baina bizi dugun pandemiaren ondorioz ezin izango da ospatu. Amorebieta-Etxanon, urtero, Santa Ageda ospakizunaren etorrerarekin batera, Armendola Kultur Elkarteak ekitaldi bat antolatzen du herriko abesbatza ezberdinekin koplak abesteko.
Aurten, Covid-19k sortutako pandemiak baldintzatuta herritarrak koplak etxetik abestera animatzen dituzte. Hori dela eta, egin duten kartela bialtzen dizuet. Bertan, QR kodearen bidez, Amorebieta-Etxanon abesten zan kopletako bat jeitsi daiteke.