Zerbitzu hau erabili ahal izateko osasun txarteleko zenbakia eman beharko da

MAÑARIA.- Mañariko udalak otsailaren 1etik aurrera udal zerbitzu berria eskeintzen du: sendagaien banaketa etxeetara eramatea.
Udalfarmaren bitartez eskeinitako zerbitzu honen helburu nagusia aniztasun funtzionala, mugikortasun arazoak, adin nagusienekoei edo gaixotasunen bat duten pertsonei laguntzea da. Programatutako erabiltzaileek, egunerokotasunean sendagaiak behar dituztenak, hilean hiru banaketa egun izango dituzte. Aldiz ez programatutakoek, momentu jakin batean sendagaiak behar dituztenak edota larrialdi momentu batean behar dituztenak, urteko 365 egunetan 24 orduz eskatu ahal izango dute sendagaia.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko osasun txarteleko zenbakia eman beharko da udaletxean eta herritar guztiek erabili ahal izango dute. Informazio gehiago udaletxean dago eskuragarri.