[dotb.eus] Abadiñoko EH Bilduk zerbitzuen eraginkortasuna neurtzeko plana proposatu du

  • 35
    Shares
Plan bi lantzeko proposamena erregistratu du

 

Abadiñoko EH Bilduren esanetan eraginkortasunak zerbitzuen hobekuntza baitakar.

ABADIÑO.- Abadiñoko EH Bilduk udal zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko plan bi lantzeko proposamenta erregistratu du. “Edozein erakunderentzat, eta batez ere berau kudeatzeko ardura dutenentzat, eraginkortasuna lortzea helburu nagusien artean egon behar da. Azken finean eraginkortasunak herritarrok izango ditugun zerbitzuen hobekuntza baitakar berarekin” azaldu dute EH Bildutik.

EH Bilduren ustez ildo honetan Abadiñoko udalak badu zer hobetu. “Adibidez, udal honek ez du planik udaletxeko giza baliabideak arrazionalizatzeko. Ezta ere erakundearen eraginkortasuna eta produktibitatea neurtu eta hobetzeko”.

Eta udal gobernuak Plan hauek egin ez izanaren ondorioak, herritarrok eta udaletxeko langileok pairatzen dituzte, batez ere, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuei dagokionez “zerbitzuen eraginkortasuna ez da neurtzen, ez dago horretarako bitartekorik eta ez dago hobekuntzarako planik. Eta ez dago estrategiarik gure giza baliabideak erarik eraginkorrenean diseinatu eta hori gauzatzeko bitartekoak jartzeko. ( %55eko interinitatea dago eta ez dago OPEak egiteko inolako plangintzarik, plantilan egungo erronkei erantzuteko lanpostuak sortzeke daude, ez dago jubilazioen gaineko plangintzarik…).

Bestalde, udal langileei dagokionez, giza baliabideak arrazionalizatzeko Plana egitea ezinbesteko baldintza dala esan dute “adinagatik borondatezko erretiroa eta erretiro aurreratua hartzeko prima sistema martxan jarri ahal izateko. Hortaz gaur gaurkoz, adin tarte horretan dauden langileek ezin dute UDALHITZen (udal langileriaren konbenioa) jasotzen den neurri honetaz baliatu. Horretaz gain, langileek masa salarialaren %0.3a galdu zuten 2019an, udal gobernuak era honetako planik landuta ez izateagatik, eta iniziatiba politikoaren faltagatik”.

EH Bildutik eta langileen ordezkarien behin eta berriz eskatu arren, alkatetzatik Plan hauen legezkotasuna ezbaian jarri dala salatu dute, “berriki argitaraturiko bi txosten juridikok baina, argi adierazten dute, erabat gomendagarria dela horrelako tresnak izatea, eta berme juridikoa dutela. Hala adierazten da, EUDELek egindako azken txostenean eta gure eskariz, udaletxeko idazkaritzak egindako informean ere”.

Hau guztia kontuan izanda, EH Bildutik mozio bat erregistratu dute herritarrei eskaintzen dieten zerbitzua hobetu eta udaletxeko langileen eskubideak bermatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, aurtengo lehen seihilekorako, langileen ordezkariekin eta gobernazio batzordean adostasuna lehenetsiz, ondorengo puntu biak eskatzen dituzte:  Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko Plana egitea eta Udalaren erakingortasuna eta produktibitatea neurtu eta hobetzeko Plan bat egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.