[dotb.eus] Abian jarri da euskarazko sorkuntza sustatzeko Sormen Beka DA!

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean, arratsaldeko 18,00etan itxiko da
Helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea da.

DURANGO.- Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Argizaiola Sariaren garaia bukatutzat eman ondoren sortu zen beka hau. Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat. 2018an, literatura izango da oinarri ( edozein generotakoa).

Gerediaga Elkarteko kudeatzailea den Arantza Atutxak adierazi zuen bezala “oraindik ez dakigu nortzuk izango diren epaimahaikideak baina diziplina ezberdinetan adituak izango dira”

Beka hau sortzaile berriei zuzenduta dago (hiru lan baino gutxiago argitaratuta edo plazaratuta dituena) 18 urtetik gorakoak eta banaka zein taldeka aurkeztu ahal dira lanak. Bekaren zenbatekoa
15.000 eurokoa izango da.

Bestalde, sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da. Epea 2018ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 53. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 54. Durangoko Azokan (2019an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.