[dotb.eus] Adierazpen plastikoa eta eskulanen tailerra Berrizen

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua izena emateko epea zabalik dago ekainak 17ra arte
Tailerrean, zeramika eta pinturak bezalako materialak landuko dira

BERRIZ.- Berrizko kultura sailak adierazpen plastikoko eta eskulanetako tailer bat eskaintzen du lehen hezkuntzako gazteentzat. Tailer horretan, zeramika eta pinturak bezalako materialak landuko dira.

Taldeak murriztuak izango dira, gehienez 10 lagunekoak. Hiru eguneko tailerrak izango dira, 10: 00etatik 13: 00etara, ekainaren 21ean, 22an eta 23an, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako gazteentzat, 24an, 25ean eta 20an 3. eta 4. mailakoentzat, eta ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean 5. eta 6. mailakoentzat.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 17ra arte, 946 827 860 telefonoan, kultura@berriz.eus helbide elektronikoaren bidez edo Berrizko Kultur Etxera joanda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.