[dotb.eus] Agate Deunaren koplak Zornotzan Armendola Kultur Alkartearen eskutik

Otsailaren 4an izango da Konbenio Plazan eguerdiko 13.45ean
Armendola Kultur Alkartetik herriko abesbatzak eta herritarrak etortzeko deia egin dute

AMOREBIETA-ETXANO.- Datorren otsailaren 4an urtero lez Agate Deuna egunaren bezperan koplak abesten dira. Hau dala eta Zornotzako Armendola Kultur Alkarteak aurreko urteetan bezala, herriko abesbatzak eta herritar guztiak deitu nahi ditu koplak abestera

Herriko Plazan egingo da alkarretaratzea, eguerdiko 13.45ean Konbenio plazan. Bertan, abesbatza bakoitzak bere koplak abestuko ditu eta gero danok alkarregaz amaituko dute ekitaldia.

Armendola Kultur Alkarteak herritar eta abeslari guztiak animau gura ditu baserritarrez jantzita joan daitezan. Abestu ondoren, otamen txiki bat izango da Herriko Plazan bertan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *