Durangoko Plateruena Kafe antzokian izango da apirilaren 27an 18.00etan

DURANGO.- Datorren apirilaren 27an, ostirala, Durangoko Plateruena kafe antzokian Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchor kazetariak, Ainhoaren eta Iñaki Errazkinen kasuari buruzko hitzaldia emango dute arratsaldeko 18.00etan.
Hitzaldiarekin epaiketa injustu batean amaitu izana salatu nahi dute, «hain zuzen milaka miloiko zor ekonomikoa eta herritarren osasunarentzat arrisku garbia den Zubietako erraustegiaren proiektu gaindimentsionatua gelditzeagatik» adierazi dute antolatzaileek.
Salaketa bultzatu dutenek 100.000.000 eurotako isuna eskatzen dizkiete Ainhoa Intxaurrandieta (2011 eta 2015 artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari izan zena) eta Iñaki Errazkini (garai hartan ingurumen diputatua zena). Euren aurkako epaiketa apirilaren 12an hasi zen.