Amaia Vicariorekin batera jokatu zuen Oihana Orbegozo eta Alaitz Badiolaren aurka

DOT KIROLAK.- Jendez gainezka egon zen atzo Eibarko Astelena frontoia ospatu zen atzo Emakume Master Cupeko lehen finala Promozio Mailakoa Ainhoa Urien eta Amaia Vicarioren garaipenarekin.
Partida lehiatua izan zen, baina urdinak, gerora txapeldunak, hasieratik aurrea hartu zuten markagailuan. Urdinak aurretik joan ziren partida ia osoan, 4 tantora berdindu zutenean salbu. Halere, estu hartu zituztez azpeitiarrek Urien eta Vicario. Finalaren hondarrean, 15 eta 19koaren ondoren, Orbegozok arriskatzen jarraitu zuen eta gerturatu egin ziren, hemeretzina berdintzeraino. Baina hor Urien abadinarraren ausardia agertu zen; bera izan zen azken tantoetan protagonista: urdinen azken bi tantoak egin ditu; tanto ikusgarriak, gainera.
Bestalde Emakumeen Master Cupeko finalaren txapeldunak elite mailan, Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz izan ziren.