Programazioa goizeko 11:00etan hasiko da eta 13:00etan aspaldiko ogibideak azalduko dira
ELORRIO.- 2003. urtean Olazar Auzo Elkarteak San Agustineko Elizatearen 950. urtemuga ospatzeko azoka hau antolatzen hasi ziren eta harrezkero bi urtetik behin ospatzen da Elorrion.
“Beti ez da izan “Aintzinako ogibideen azoka”, askotan Erdi Aroan kokatu dogu, baina oraingo honetan Aro Modernoa lantzea saiatuko gara, konkretuki XIX amaiera, eta XX. mendeko hasiera: Elorrioko balnearioak, “veraneanteak”, aintzinako diligentziak, inprenta, margolariak, sastreak, josteko makiñak, garbitzaileak, antzinako argazki kamarak eta argazkilaria (“minuteroa”), Luthier eta musika tresnak, “soplador de vidrio”, iraultza industrialeko makinaren erakusketa ere egongo da”, azaldu dute antolatzaileek.
Azaldu dutenez parte-hartzaile gehienak “auzotar edo elorriarrak gara eta Arbasoren kolaborazioa ere badogu; hortik aparte beste kolaboratzaile batzuk ere etorriko dira Gaztelatik”.
Programazioari dagokionez goizean zehar txerri bat erreko da eta gehien bat pintxoetan salduko dira.