Usue Martinez, María Fernandez Saez eta Haizea Placeres, eta Mariam Abbassi garaileak izan dira
DURANGO.- Usue Martinezek, María Fernandez Saezek eta Haizea Placeresek, eta Mariam Abbassik irabazi zuten Durangoko Andereak elkarteak indarkeria matxistaren aurkako antolatutako ideia lehiaketa. Irabazleak, Usue Martinezek, 150 euroko txartela jaso zuen, eta sailkatutako beste biek 75 euroko bonuak. Dendak Bai merkataritzaelkarteak 100 euroko ekarpena egin zuen eta elkarte honi atxikitako dendetan produktuak erosteko izango dira.
Irudian, Usue Martinez eta Mariam Abbassi; Andereak taldeko Isabel Iraurgi eta Raquel de La Fuente; eta Dendak Baiko zuzendaritza batzordeko kidea Asun Lopez.