[dotb.eus] Arantxa Urretabizkaiaren berbaldia gaur Durangoko Andragunean

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen “Bidean ikasia” liburuaz mintzatuko da
Andragunean izango da berbaldia

DURANGO.– Gaur, martxoak 16, Durangoko Andragunean, Arantxa Urretabizkaia idazlearen berbaldia egongo da Andragunean 18,00etan Martxoak 8ko inguruko ekitaldien barnean.

2017 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen ‘Bidean ikasia’ liburuaz mintzatuko da idazlea. Hondarribiko alarde mistoan 20 urtez parte hartu ondoren idatzi zuen liburu hau Arantxa Urretabizkaiak bere eskarmentuarekin. Berak azaltzen duen bezala “desadostasunarekin zer egiten dugun” da kontua. Horregatik, Hondarribiko alardean ez ezik, beste hainbat egoeratan gertatzen dena ere isla dezake liburuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.