Goizeko lehenengo ordutik hainbat pertsona hurbildu dira Abadiñoko San Blaseko azokara

ABADIÑO.- Eguraldi ona lagun, nahiz eta haize zakarra ibili, goizeko lehenengo ordutik hainbat pertsona hurbildu dira Abadiñoko San Blaseko azokara.
Aurten 250 abelburu izan dira bertan, baserriko produktuen 94 saltoki, 26 artisau saltoki, baserriko makinen 23 saltoki eta landaredunen 12 saltoki, besteak beste.
José Luis Navarro alkateak nabarmendu duenez, jende ugari egon da. «Balantzea bikaina da. Egun aparta izan dugu. Haizea baretu da goizean eta jende asko etorri da», esan du.
Hona hemen abere-lehiaketan banatu diren sariak:
Abere sorta onena: Karlos Ibarrondo.
Zezen onena: Aitor Lasuen.
Behi onena: Ibon Lasuen.
Txahal onena: Ibon Lasuen.
ARGAZKI GALERIA




