dotb.eus | Argazki Galeria – Giro ezin hobea gaurko San Blaseko azokan Abadiñon

Goizeko lehenengo ordutik hainbat pertsona hurbildu dira Abadiñoko San Blaseko azokara
Hainbat pertsona hurbildu dira gaur goizean Abadiñora

ABADIÑO.- Eguraldi ona lagun, nahiz eta haize zakarra ibili, goizeko lehenengo ordutik hainbat pertsona hurbildu dira Abadiñoko San Blaseko azokara.

Aurten 250 abelburu izan dira bertan, baserriko produktuen 94 saltoki, 26 artisau saltoki, baserriko makinen 23 saltoki eta landaredunen 12 saltoki, besteak beste.

José Luis Navarro alkateak nabarmendu duenez, jende ugari egon da. “Balantzea bikaina da. Egun aparta izan dugu. Haizea baretu da goizean eta jende asko etorri da”, esan du.
Hona hemen  abere-lehiaketan banatu diren sariak:
Abere sorta onena: Karlos Ibarrondo.
Zezen onena: Aitor Lasuen.
Behi onena: Ibon Lasuen.
Txahal onena: Ibon Lasuen.

 

ARGAZKI GALERIA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.