[dotb.eus] Aritz Arginzoniz preso elorriarraren egoera salatzeko manifestazioarako deialdia

Datorren azaroaren 26an eguerdiko ordu batetan Elorrixoko plazatik abiatuko da
Senide eta lagunek Aritzen egoera salatu dute

ELORRIO.- “Aritz sustarretatik atera barik. Etxean gura dogu.” dinamikaren baitan, preso elorriarrak duen egoera salatzeko manifestazio deialdia egin dute.

Aritz Arginzoniz-en senide, lagun ta herrikideek azaldu dutenez “Aritz honezkero Frantzian dago. Hilaren 9an Valdemoroko espetxetik jaso genuen bere azken deia, Parisera trasladatua izango zela jakinarazteko. Abokatuek jakinarazi zigutenez, 24 ordu eduki zuten epaitegiko kalabozoetan, Fresnes-eko espetxera eraman aurretik”.

Honetaz gain azpimarratu izan dute aurrekaririk gabeko kasu bat dala eta “bergogoratu nahi genuke, Aritz-ek Espainian duen kondena, 10 urte luze ta gero, datorren urteko otsailean bukatzen dela, hau da, 3 hilabete barru. Gaur egungo egoera politikoa kontutan hartuta ulertezina da zihurgabetasun juridiko, pertsonal zein politiko honen aurrean aurkitzea beste behin ere”.

Haien ustez Ipar Euskal Herriko herritar zein eragile ezberdinak Frantziar estatuan barrena burutzen ari diren ekimenek erakusten dute, herritarren
bidez eginiko moblizazio eta salaketak, preso, iheslari ta deportatu politikoen afera “konponbidean jartzea gu guztion esku ere badagoela”. Beraz, eredu horri jarraituz lortu nahi dute Aritz sustarretara ekartzea.

Hortaz, datorren domekan, Azaroaren 26an, eguerdiko ordu batetan Elorrixoko plazatik abiatuko den manifestaziorako deialdi zabala egin dute.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.