dotb.eus | Arriolako XXVII. Jazz & Blues Jaialdia martxan Elorrion

Azaroaren 10etik 20ra ospatuko da musika jaialdi hau
2-1-juan-de-diego-trio-768x512
Juan De Diego Triok bihar joko du Arriola Kultur Aretoan

ELORRIO.– 1990. Urtean ospatu zen Arriolako Jazz&Blues Jaialdiaren lehenengo edizioa. Harrez geroztik, 26 urte igaro dira eta jaialdi honetan parte hartu duten taldeak ia 150 talde izan dira. Aurtengo edizioa azaroaren 10etik 20ra burutuko da
Aurten ere programazio irizpideak, ohi den bezala, jazz eta bluesaren arteko oreka zein Euskal Herriko eta kanpoko taldeen arteko oreka mantentzera jotzen du.
Gaur bertan hasiko da jaialdia 21,30ean, Ateneon “Petti & Etxeko Uzta” taldearekin, bere musika folk Blues eta folk-rock gisa sailkatu ohi dute. Mark Lanegan, Tom Waits eta Mikel Laboarekin ere alderatu izan dute.
Azaroak 11n “Juan Diego Trio”-ren txanda izango da, Bilboko tronpeta jotzaile euskaldun hau beti saiatzen da lurralde berriak, bestelakoak, pertsonalak, bilatzen, eta jazza berau inguratzen duen mundura zabaltzen.
Larunbatean “The Allnigthers” blues taldeak joko du, 22,30ean.Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin.
Hurrengo astean “Muchachos Afrobeat Band” helduko da Elorriorain, azaroaren 17an 21,30ean Ethiojazz, cumbia edo afrobeat tradizionaleko soinuekin. Azaroaren 18an, 22,30ean “The Machetazo” jazz taldeak joko du. Haien musika jazz eta rockaren artean kokatzen da, beraien bi eragin nagusia. Eta azaroaren 19an Boney Fields Estatu Batuko trompeta jotzailearen txanda izango da. Bere historia gazte zelarik hasten da non 70.hamarkadan,Chicagon, bere jaioterrian, Buddy Guy, Albert King edo Junior Wells tamainako artistak blues klubetara ikustera joaten zenean.
“Jazz & Blues” Jaialdia azaroaren 20an bukatuko da 20,30ean Bergarako Azkaiter Pelox musikariarekin. Portalekua taberna joko du Ingalaterra, Katalunia, Eskozia eta Irlandan zehar biran ibili den musikaria.
Antolatzaileen esanetan “jendeak sentsibilitatean sakontzen duen edo sentsazioak pizten dituen estiloaz gozatzea gure helburuetariko bat eta jaialdia antolatzen jarraitzeko pizgarria da”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *