[dotb.eus] Asier Aginako preso durangarra aske utzi dute gaixotasun larria duelako

Durangora etorri baino lehen, asteburuan, bere emaztea y semea ikusten saiatuko da
Pasadan urtarrilean burutu zen mobilizarioaren irudia

DURANGO.- Asier Aginako preso durangarra aske utzi zuten atzo gaixotasun larria duelako, Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakitera eman duenez. Etxerat elkarteak adierazi duenez gainera, asteburu honetan Valentzian ere preso dauden bere emaztea eta semea ikusteko saiatuko da eta datorren asterarte ez da Durangora itzuliko.

Presoaren abokatuek egindako eskakizuna onartu du Auzitegi Nazionalak. Presoaren osasun egoera kontuan hartu eta baldintzarik onenetan eta beharrezko bermeekin tratamendu medikoa jasotzeko eskubidea duela ebatzi du.

Asier Aginakoren askatasunarekin “lasaitua” hartu dutela azaldu du Etxeratek agiri batean. Eritasun larriak dituzten presoen egoera berriro mahai gainean jarri du elkarteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.