[dotb.eus] Asteburu honetan ospatuko da V. ’40 MinutuRock’ elkartasun jaialdia

Otsailaren 22 eta 23an ospatuko da aurtengo ekitaldia
Pirritx, Porrotx eta Marimototx ezezik eragile ezberdinak batuko dira ostiralean

DURANGO.- Aurten ’40 MunutuRock’ jaialdiaren bosgarren edizioa ospatuko da Durangon.

Datorren ostiralean hasiko da aurtengo jaialdia Pirritx, Porrotx eta Marimototx-ekin batera “Elkartasun dantzaldia” izeneko ekitaldia. Bertan, hainbat eragile ezberdinak batuko dira arlo ezberdinekoak. Horrela, hezkuntza komunitatea, mugimendu feminista, pentsionistak, musikariak, mendizaleak, bertsolariak eta euskaltzaleak batzea espero da arratsaldeko 18.30etik aurrera.

Dantzaldiaren ostean 40 minutu iraungo duen “Etxerako giltzak” ikuskizuna ikusteko aukera egongo da. Gotzon Barandiaranek koordinatuta, euskal dantzari, kantari eta bertsolari ezberdinekin elkarlanean preso eta iheslarien gaira hurbilduko dira. Ane Gabilondo eta Uribarri Atxotegi izango dira ikuskizunaren narratzaileak, Ines Osinaga eta Mikel Urdangarin kantariak eta Miran Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolarien parte hartzearekin.

Eta larunbatean, goizeko 10.30etik aurrera Landako Guneko ateak zabalduko dira egun osoko kontzertuei hasiera emateko. Aurten Hesian, Huntza, Zea Mays, Esne Beltza edota IRA bezalako taldeek hartuko dute parte.

Bestalde, barruko karpan, Gorpuzkingz, Gorka Suaia eta musika jartzaileak ere egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.