[dotb.eus] Asteburu honetan ospatuko dira Inauteriak Berrizen

Aurtengo Inauteriak otsailaren 9 eta 10ean ospatuko dira Berrizen.
Asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak Berrizen

BERRIZ.- Otsailaren 9an goizeko 10,30ean hasiko dira ekitaldiak haurreskolakoen kalejirarekin. Eta 11,00etan mozorro kalejira egingo da Berrizko kaleetan (euria eginez gero bertan behera geldituko da). Ondoren, eskolako ikasleen ekitaldia egongo da Berrizburu Kiroldegian.

12.00etatik 13.30era trena ibiliko da Olakuetatik Elizondoraino (Elizondoko geltokian jaitsi behar da), eta 16.30etatik 19.30 Elizondotik Olakuetaraino (Olakuetako geltokian jaitsi behar da). 18.30ean frontoian. Musika eta jaia egongo da EUSKAL DISKOFESTAREKIN. Ondoren, txokolate dastaketa.

Eta otsailaren 10ean arratsaldeko 19,00etan koadrilen topaketa egongo da Olakueta plazan, mozorro lehiaketa eta D.Jrekin. 21,00etan frontoian afari herrikoia egingo da eta ondoren erromeria D.J.ROBERTekin. Afarira mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da.

Eguna 24,00etan bukatuko da mozorro lehiaketako sari banaketarekin. Nagusien koadrila onenak 250 euro lortu ahal du eta gaztetxoen koadrilak, hau da, hamasei urte beherakoak, 100 euro.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *