[dotb.eus] Asteburu honetan VI. Baserri Eguna ospatuko da Abadiñon

200 bat ardi helduko dira Urkiolara 24an II. Transhumantzian
Datorren irailaren 22an hasiko da VI. Baserri Eguna

ABADIÑO.- Abadiñoko artzain baten 200 bat ardi igoko dira irailaren 24an Urkiolako Santutegi ingurura, irailaren 22an hasteko den VI. Baserri Egunerako antolatutako ekitaldien barruan.

Abadiñoko Landa Garapen, Merkataritza eta Turismo Arloko zinegotzi Iñaki Rekaldek azaldu duenez, Baserri Eguna Abadiñoko Udalak eta Alluitz Natura SLk antolatu dute herriko baserritarren ekoizpenak eta bizimoldea ezagutarazteko. Aurtengo edizioaren helburua izango da abadiñarrei erakustea herriko ekoizlen produktuak erostearen garrantzia.

VI. Baserri Eguna irailaren 22an hasiko da Abadiñoko gazta eta txakolin dastaketa batekin, Matienako plazan, 17:30etatik 20:00etara, ekoizleak bertan izango direla. Bestalde, 17:30etatik 19:30etara haur tailer bat egingo da leku berean, barazki tailarinak koloreztatzeko herrian ekoiztutako barazkiekin. Azkenik, 19:30etatik 20:00etara VI. Txapel Jaurtiketa Lehiaketa egingo da. Euria egingo balu, ekitaldi guztiak frontoian egingo lirateke.

Abadiñoko II. Transhumantzia irailaren 24an hasiko da Atxarten, 10:00etan. Ardiak Txakurzulorantz abiatu ondoren 11:45ak inguruan Santutegian izango dira. 12:30etatik 14:30etara bitartean ardi-mozte erakusketa bat egingo da Santutegi ondoan, eta haur tailerrak.

Matiena eta Zelaietako Lehen Hezkuntzako umeek bisita bat egingo dute eskolaorduetan Alluitz Naturaren gaztandegi eta instalazioetara.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *