[dotb.eus] Beldurraren inguruko ‘Ikimilikiliklik’ haur ikuskizuna Durangaldera heldu da

  • 5
    Shares
Kasu honetan Marie de Jonghek hitza erabiliko du sorgin istorio honetan
Asteburu honetan Arriola kultur Aretoan ikus daiteke ikuskizuna

ELORRIO/BERRIZ/ZORNOTZA/DURANGO.-Marie de Jonghek ekoiztutako ‘Ikilimilikiklip’  haur ikuskizuna Durangaldera heldu da. Asteburu honetan Elorrion izango da ikusgai eta hurrengo asteetan Berriz, Zornotza eta Durangotik ere pasatuko da.

Marie de Jongh konpainiako mundu eder eta magikoan murgiltzen den ikuskizun berria da ‘Ikimilikiliklik’ antzezlana. Baina ohikoa duten moduan, oraingoan ere gai potoloak dakarte besapian Marie de Jongh konpainiako sortzaile diren Jokin Oregik eta Ana Meabek proposamen berri honetan: Beldurrak. Haur eta Familiei zuzenduta antzerkiaren bidez, etxeko gaztetxoenek uler dezaten (7 urtetik gorako umeentzat aproposa baita) baina baita ere, helduek gogora dezaten.

Sorgin-istorio bat ekarri digute oraingo honetan eta bere protagonista Ekhik dioen moduan: “Sorginei sekulako
beldurra nien umetan, nola irudikatuko nukeen ba ni neu urteen joanean sorgin bihurtuko nintzela?”. Ikuskizun honen lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Ikuskizun honen bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez da hitzik erabili. Betiere mutu jardun dute, keinu bidezko hizkuntza bidez eta maskara erabiliz. Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dute. Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Oraingo honetan, publiko txiki eta helduakin Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dute, dioetenez “bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen”.

Urtarrilaren 21ean estreinatu zen antzezlana oraingo honetan Elorrion ikus daiteke hurrengo igandean, martxoak 8, Berrizen 13an, Zornotzan apirilaren 25ean eta maiatzaren 3an Durangon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.