18:00etan izango da liburutegi-zaharrean

ZALDIBAR.- Gaur, maiatzak 6, Berri Txarrak taldeari buruzko Dardara dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Zaldibarko liburutegi zaharrean, 18:00etan.
Marina Lameiroren bigarren film luzeak Berri Txarrak taldeak munduko hainbat txokotako jarraitzaileengan utzitako arrastoa du erakusgai. Zinemagile nafarrak bertatik bertara jarraitu zuen Berri Txarrak taldeko «Ikusi Arte» agur bira eta bertan jasotakoak, eta jarraitzaileen lekukotasunak zein Gorka Urbizu taldeko gitarrista eta abeslariaren hausnarketak bildu ditu dokumentalean.
Sarrerak, liburutegian daude eskuragai


