[dotb.eus] ‘Berri Txarrak’ taldearen ‘Dardara’ dokumentala gaur Zaldibarren

18:00etan izango da liburutegi-zaharrean
Marina Lameiroren bigarren film luzea da hau

ZALDIBAR.- Gaur, maiatzak 6, Berri Txarrak taldeari buruzko Dardara dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Zaldibarko liburutegi zaharrean, 18:00etan.

Marina Lameiroren bigarren film luzeak Berri Txarrak taldeak munduko hainbat txokotako jarraitzaileengan utzitako arrastoa du erakusgai. Zinemagile nafarrak bertatik bertara jarraitu zuen Berri Txarrak taldeko “Ikusi Arte” agur bira eta bertan jasotakoak, eta jarraitzaileen lekukotasunak zein Gorka Urbizu taldeko gitarrista eta abeslariaren hausnarketak bildu ditu dokumentalean.

Sarrerak, liburutegian daude eskuragai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.