dotb.eus | Berriz, Iurreta eta Durangoko lanak sarituak Beldur Barik Jarrera 2016 sari banaketan

Guztira Durangaldeko 10 lan aurkeztu ziren
Berrizko "Salaketa" lanak irabazi zuen lehen saria.
Berrizko “Salaketa” lanak irabazi zuen lehen saria. (Argazkia: dotb.eus)

BERRIZ.- Berrizko Kultur Etxean ospaturiko ekitaldian “Durangaldea Beldur Barik Jarrera 2016”-ko sariak banatu ziren.

1. kategorian 12-17 urte bitarteko gazteen artean, Berrizko Institutuko ikasleek irabazi zuten “Salaketa” lanarekin, komunikabideetan eta gizartean dagoen estereotipoen ingurukoa.
Aipamen berezia, aldiz, Iurreta institutuko ikasleek irabazi zuten “Ez dizute inoiz esan?” lanarekin, mutil eta nesken rolen inguruko lanagatik.
18-26 urte bitartekoetan,  durangarren “La inconsciencia sexista” lanak irabazi zuen.
Ekitaldian aipatu zenez hurrengo urtean Iurretan ospatuko da Durangaldea Beldur Barik jarrera sari banaketa.

  1. Kategoria 12-17 urte bitartekoak “Salaketa”

Aipamen Berezia 12-17 urte bitartekoak “Ez dizute inoiz esan?”

  1. Kategoria 18-26 urte bitartekoak “La inconsciencia sexista”

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *