Goizeko 10.30ean hasiko dira ekitaldiak Olakueta Plazan

BERRIZ.- Datorren otsailaren 4an Basokoipetsu jaia ospatuko da Berrizen Berroiz Ikasleen Guraso elkartearen eskutik.
Horrela 10.30ean Olakueta plazan Mendi ibilbidea egingo da umeekin : Olakuetatik, Hormastegi-Ereña-Eitua eta berriro Olakuetara bueltatuz
Eta 12.30etik 14.00etara Olakueta plazan txitxiburduntzia eta jolas herrikoiak egongo dira. Bakoitzak bere makila, txorizoa eta ogia eraman beharko ditu.