[dotb.eus] Berrizek herriko ondarea ezagutzeko liburuxkak argitaratu ditu

Berrizko Udalak Labayru Fundazioarekin batera argitaratu ditu
Liburuxkak bizkaieraz idatziak daude eta eskuragarri udaleko webgunean

BERRIZ.- Berrizko Udalak Labayru Fundazioarekin batera diptiko bi argitaratu ditu aurretik eginiko dokumentaletan oinarriturik Berrizko ondarea berreskuratzeko asmoz, eta udaleko Youtube kanalean eskuragarri daudenak.

Horrela, “Baserria gure zuztarrak ezagutzen” eta “Arrierreka uraren indarra” izeneko liburuxkak banatu dira, biak bizkaieraz idatziak. Horretaz aparte udaleko web orrian ere eskegi dira gaztelaniaz eta ingelesezezko laburpenekin.

“Baserria gure zuztarrak ezagutzen” izeneko diptikoan herriaren historian baserriak izan duen garrantzia azpimarratuko da. Ibilbide baten bidez,  XVI. mendeko baserri ederrak eta oraintsukoagoak elkarri esku emanda ikusteko aukera egongo da. Sekulako balio arkitektonikoa duen ibilalditxuan, aparteko arreta ipiniko da bertoko leku-izenei ere.

Bestalde, “Arrierreka uraren indarra” liburuxkak Oiz menditik datorren Arrierrekak Berrizen egiten duen bidea ezagutzeko aukera emango du. Beraz Urzulon hasi, eta apurka-apurka beherantza egingo du, Sarria eta Eitua auzoetatik igaro, eta erreka San Pedro Txiki ermitaren ondoan, Abadiñoko lurretan, sartu arte.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *