dotb.eus | Berrizen Kontuleku eta Zabu Zibu euskara bultzatzeko egitasmoak

Dirulaguntzen eskaerak eta Kontulekuan izena emateko epea urriaren 15ean bukatzen dira

tfpiqt191990

BERRIZ.- Berrizko udalak martxan jarriko du berriro ere Kontuleku egitasmoa. Irakurketa familiengana hurbiltzea du helburu egitasmo honek. Eta guraso euskaldun zein ez euskaldunei zuzenduta dago, batzuek zein besteek liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua izango dute, guraso euskaldunen kasuan saio osoa euskaraz egingo dugu; euskaldunak ez direnen kasuan, berriz, umeekin gauden tartean euskaraz egingo dugu eta gurasoekin solas egiteko darabilgun tartean arituko gara gaztelaniaz. Horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla.
Ekimen honekin, 3-4-5 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna pizten eta sustatzen saiatuko gara, biharko herritarrak liburutegi kontsumitzaile izateko. Landuko diren alorrak: afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak, hizkuntza, adierazpen fisikoa eta artistikoa eta literatura.
Datak Urriak 15, 22, 29, Azaroak 5, 12, 19, 26 eta Abenduak 3, 10 izango dira baina egutegia behin-behinekoa da eta taldeak adostuko ditu datak. Eta orduak 12:15 eta 13:15ean izango dira
Matrikula 10 € koa izango da familiako, eta izen-ematea Berrizko Udalan izango da euskara arloko 946 824 036 telefonoan eta emailaren bitartez [email protected].

Zabu Zibu

Azken urte bietako “Zabu Zibu” egitasmoarekin jarraitzeko, Durangaldeko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Berrizko Udalak “Familian euskaraz jolasean” programa jarri dute martxan. Egitasmoak kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira 3-5 urte bitarteko umeek euren guraso edo familiakoekin batera jolasteko. Berrizko kasuan datorren urriaren 19 eta 26an eta azaroso 2an izango da, eskolako ondoko plazan 16,15ean.

Honetaz gain Berrizko Euskara arloak euskaltegi eskaintza osoa ematen du, goiz, arratsalde eta , autoikaskuntzan. Eta ahalegin berezia egiten du guraso talde, adineko eta AISA programetan parte hartzeko, gurasoei eguerdiko ordutegi berezia eskainiz eskola orduetan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *