[dotb.eus] Berrizko Institutuaren agenda lehiaketak baditu irabazleak

Helburua, agenda pertsonalizatzea beraien lanekin, euskararen erabilera bultzatzea eta sariarekin, herriko merkataritzari bultzada bat ematea da
Argazkian lehiaketaren irabazleak, Institutuko irakasle bat eta Berrizko alkatea

BERRIZ.- Beste urte batez Berrizek aukeratu du 2020-2021 ikasturteko Institutuko ikasle eta irakasleen agendaren azala eta kontrazala Udalaren Euskara sailak antolatzen duen lehiaketan Berrizko Institutuarekin elkarlanean.

Lehenengo saria Ainhoa Colino Biellantzako izan da eta bigarren sari bikoitza Kira Castillo eta Nahikeri Yachuan Alvarezentzat. Saria institutuko euskara batzordeko motxila eta Berrizko establezimenduetan gastatzeko bonua izango dira.

Lan guztiak agendan agertuko dira. Agenda hau, DBH-ko ikasle eta irakasle guztiek erabiliko dute 2020-2021 ikasturtean; bertan urtean zehar egindako egitasmoen argazkiak, beharrezkoa den informazioa, irakasle eta eskolako datuak, web orri interesgarriak.. azaltzen dira.

Helburua, agenda pertsonalizatzea beraien lanekin, euskararen erabilera bultzatzea eta sariarekin, herriko merkataritzari bultzada bat ematea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.