dotb.eus | Berrizko lanak Durangoko Azokan

EtxE-ren diskoa eta Fernando Torrecillaren ipuin berria izan dira diru-laguntza jaso duten aurtengo lanak
durangoko-azokara
Berrizen argitaraturiko lanak

BERRIZ.- Berrizko Udalak ematen duen jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako diru-laguntzekin urtero zenbait lan argitaratzen dira. Aurten EtxEren disko berriak eta Fernando Torrecillaren “Hiru Tontor” ipuin berriak jaso dute diru-laguntza hori. Hau dela eta Berrizko Udalak Durangaldeko stand-era eramango ditu beste hainbat lanekin batera.
Uztailean udalak berriro ere Berrizko udalerrian egingo ziren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenetarako diru-laguntza argitaratu zuen.

Diruz laguntzeko eskatzen ziren programek, baldintza hauek bete behar zituzten: eskatzaileak berriztarrak izatea; Berriztarren artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak eta Kultur ekoizpenak euskaraz  (musika, antzerki, literatura, bertsogintza…) eta herrian bertan eragitea.

Aurten baldintza hauek bete dituzten lan bi aurkeztu dira. Alde batetik EtxE-ren azkenengo diskoa “Bizi” izenekoa eta Fernando Torrecillaren ipuina “Hiru Tontor” izenekoa. Biak egongo dira aurtengo Durangoko Azokan Berrizek Durangaldean jartzen duen stand-ean. Aurreko urteetan beste lan batzuk ere jaso izan dituzte diru-laguntzak: Miren Amuriza eta Sandra Hernandez-en “Olatu bat daukat sabelean” edota Fernando Torrecillaren “Apustua” ipuina. Hauek ere Durangoko Azokan egongo dira Berrizko Udalaren beste argitalpenekin batera.

Euskararen Eguna

Bestalde, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna dala eta Berrizko Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu astebururako.
Abenduaren 3an bertan 17,00etatik aurrera euskararen egoeraren inguruko kafe-solasaldia, taillerrak eta photocall-a. 18,30ean erromeria erromeria egongo da Txantxariak taldearekin eta 20,00etan Ertza Dantza Taldearen NAN antzezlana ikusgai izango da Berrizko Kultur Etxean.

Eta abenduaren 4ean Bertsotrama egongo da Unai Iturriaga, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariekin 12,30ean Berrizko Kultur Etxean

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *