Abenduaren 2tik 6ra zabalik egongo da Durangoko Azoka

DURANGO.- “Deshakespearizazioa” ikuskizunak ongi etorria eman die Durangoko Azokaren lehenengo bisitariei. Gaur Ikasle Eguna izanik gazteenak dira protagonista nagusiak azokan.
Dana dala gaurtik aurrera hainbat ekitaldi eta ikuskizun ikusi ahal izango dira Durangon. 51. Durangoko Azokan, kultur elkarte, argitaletxe eta erakundeek nobedaderik berrienak aurkeztuko dituzte. 246 erakustokitan, 349 nobedade egongo dira aurten Durangon, eta euskal kulturarekin zerikusia duten 200 bat ekitaldi antolatu dira, Areto Nagusian, Azoka TBn, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian kokaturik. Horretaz gain, Plateruena Kafe Antzokian ere hainbat emanaldi antolatu dira.
Azpimarratzekoa da ere aurtengo Argizaiola Saria euskal kulturearen alde inurri-lana egin duten personei emongo dietela. Euskal Herriko herrialde guztietako eragileak aukeratu dituzte, kulturgintzan lan egin daben guztien ordezkari, hauetariko bi Durangaldekoak direlarik: Justo Alberdi iurretarra eta Jose Ramon Zengotitabengoa zaldibartarra
Egitarau osoa bertan ikus dezakezue: EGITARAUA