[dotb.eus] Berrizko San Lorentzo auzoko jaiak bihartik aurrera

Ekitaldiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira Donien Atxarekin
BIhar hasiko dira jaiak

BERRIZ.- Berrizko San Lorentzo auzoko jaiak bihar arratsaldeko 18:30ean hasiko dira Donien Atxa jarri eta gero. Ondoren txapligoak jaurtiko dira eta umeek jolasak izango dituzte. Eguna bukatzeko laguntzen datozen auzotarrentzat afari-merienda izango da eta ondoren erromeria auzoko musikariekin.

Ostiralean, goizeko11:30ean meza ospatuko da. Ondoren San Lorentzo dantza taldea arituko da eta bolo txapelketa ere ospatuko da. Arratsaldean kontzertua izango da Capricho taldearen eskutik.

Jaien azken eguna igandean izango da, mezaren ostean San Lorentzo dantza taldea arituko da eta ondoren bolo txapelketarekin amaitutzat emango dira aurtengo jaiak.

EGITARAUA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.