[dotb.eus] [bideoa] Abadiñoko EH Bilduk Mikel Urrutia aurkeztu du zerrendaburutzat

Larunbatean izan zen aurkezpen ekitaldia
Mikel Urrutia izango da Abadiñoko EH Bilduko zerrendaburua

ABADIÑO.- Joan zen larunbatean Abadiñoko EH Bilduk bere zerrendaburua aurkeztu zuen Txanporta Kultur Etxean eta bertan beraien kudeaketa ereduaren ildo nagusiak aurkeztu zituzten.

Horrela, herritarren parte hartzea sustatzeko neurri zehatzak aurkeztu zituzten, eta oinarrizko zerbitzuak bermatzetik hasita, herritarren ongizatea hobetuko dituen etorkizuneko inbertsio estrategikoak ere azaldu zituzten.

Hori aurrera eraman ahal izateko aplikatuko duten zerga sistema eta beraien eskaintza ekonomikoa ere azaldu zuten. “Zerga sistema duina, justua, eta progresiboa, herritarrak ito gabe, Abadiñarren beharrizanak asetuko dituena. Gure eskaintza ekonomikoari dagokionez, 3 sektoretara bideratutakoa da. Berton bertokoa kontzeptua aplikatu ahal izateko, lehen sektorean inbertituko dugu. Bigarren sektoreari dagokionez, Muruetako lursailetan energia berriztagarrien eta ingurugiroaren azterketa garatuko dituen ikerketa zentroa zabaltzea bultzatuko dugu, eta hirugarren sektoreari dagokionez, komertzio txikia indartzeaz gain, Atxarte inguruan, Urkiolako parke naturalean aurkitzen garela probestuz, turismo jasangarria garatzeko programa bat jarriko dugu martxan” adierazi zuten Abadiñoko EH Bildutik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.