dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] [bideoa] Alemania, Polonia, Portugal eta Errumaniako ikasleak Durangon

‘Photohistory’ proiektuaren eskutik Durangoko bonbardaketa landuko dute Institutuko ikasleekin batera
Gaur goizean Andra Mariko elizpean elkartu dira Herri Kiroletan aritzeko. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.- Oraingoan «Photohistory: where past and present come together» proiektuan parte hartzen duten Alemania, Polonia, Portugal eta Errumaniako ikasleak izan dira Durangora etorri direnak.

Urtarrilean Peso da Régua-n (Portugalen) Manoel de Oliveira Zine Zuzendariarekin XX. mendeko ohiturak eta bizimodua eta apirilean Regensburg-en (Alemanian) Drachenstich dragoiarekin XV. mendeko gatazkak ikertu ondoren, ekainaren 10etik 16ra IES Fray Juan de Zumarraga BHI institutukoak Portugaleko, Alemaniako, Errumaniako eta Poloniako hainbat ikasle eta irakasle gonbidatu dituzte elkarrekin Durangoko gertakari bat ikertzeko. Oraingoan, Durangoko institutuari tokatu zaio landu beharreko gaia aukeratzea. Durangoko bonbardaketa izango da ardatz nagusia eta horrekin batera, gerraren ondorioak, errefuxiatuak, solidaritatea eta memoria historikoa aztertuko da.

Atzo heldu ziren eta gaur goizean herri kirolak ezagutzeko aukera izan dute. Aste osoaren zehar hainbat jarduera egingo dituzte: bonbardaketari buruzko informazioa jaso Gerediaga Elkartearen eskutik; mendira joan, Gernikako Batzarretxea eta Bakearen Museoa ezagutu eta Guggenheim Museora joan edota bonbardaketari buruzko argazki lehiaketa bat egin

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime