[dotb.eus] [bideoa] Atxondoko maisu-maestren etxea porlanez bete dute

  • 3
    Shares
AHTren aurkako ekimena izan zen
Aldarrikapena otsailaren 28an egin zuten

ATXONDO.- Pasa den ostiralean, otsailaren 28an, AHTren obrak eta hauen aurrean udalak hartu duen jarrera salatzeko herritar batzuk elkartu ziren, “buzo zuriak jantzi eta Atxondoko herriaren txikizioa gelditzeko eskatzeko!”.

Aipatzen dutenez, “ekimen hauekin udal gobernuari zuzentzen gaitzaio, argi esan dezala, atxondotarrok erabakitakoaren gainetk eta gure herriarentzat suposatuko duen txikizioa kontuan izanik, AHTari alfonbra gorria jartzen jarraitzeko asmoa al duen”.

Euren esanetan “maisu-maestren etxea herri hau porlanez betetzeko asmoa duen Adifek erabiltzea lotsagarria dela deritzogu. Horregatk itxi dizkiogu ateak, herriarentzat ez bada, herria txikitzeko asmoz datozenentzat izan ez dadila!”.

Aurreikusten dute borroka hau gogorra izango dela “hainbat urtekoa, baina atxondoarrak hasieratik izan gara erreferente makroproiektu honi oztopoak jartzen eta kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere oraindik ere tren hau geratzeko garaiz gaude”.

Prentsa oharrean azpimarratzen dutenez “alkateak eta bere taldeak (EAJ-PNV) isilpean daramate kudeaketa guztia baina gure ahotsak entzun dituzte: Amalurraren defentsan ez gara isilik geratuko”.

Buzo zuriak jantzita aldarrikatzen dute AHTk ez duela zentzurik “petrolioaren gailurraz eta aldaketa klimatikoaz asko entzuten den garai honetan. Gauzak beste era batera egiteko unea da, amalurra eta gure osasuna errespetatu eta aintzat hartuko dituen eredu bat behar dugu”.

 

0 comentarios en “[dotb.eus] [bideoa] Atxondoko maisu-maestren etxea porlanez bete dute

  1. No lo entiendo…
    Estar en contra del progreso, el AVE, es la herramienta que nos conectará con europa, en tren es el medio de transporte mas ecológico que existe, imaginaros cuando estemos conectados a la red ferroviaria de europa…
    París en 6h desde bilbao, londres en 8, madrid en 2…

    Yo se que no soy nadie pero hago un llamamiento a la cordura y a decir que si al futuro… Hagamoslo posible entre todos

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.