[dotb.eus] [bideoa] Durangoko Institututik Errumaniara eta Holandatik Durangoko Institutura

35 ikasle holandarrak Durangora etorri dira eta Durangokoak Errumanian daude egun hauetan
Hau izango da Roman hirian egingo den argazki erakusketaren argazki bat.

DURANGO.-Geratu gabe dabiltza azkenengo egunotan Durangoko Institutuko ikasleak. Gaur Holandako Herbehereetako Zernike Ikastetxeko ikasleak Durangokoekin batera herri kirolak ezagutu dituzte eta Ezkurdin aritu dira kirol ezberdinak praktikatzen. Eta urriaren 13tik 20ra Institutuko ikasle talde bat Errumaniako Roman hiriria joan dira “Photohistory” programarekin.

Errumaniako lurraldeak batu eta gaur egun ezagutzen dugun Errumania estatua sortu zeneko ehungarren urteurrena ospatzen ari dira Errumaniarrak. Gaia lantzeko, “janzkera tradizionalak” hartu dute elementu zentral bezala. Lan korapilatsua izan dute institutuko ikasleak errumaniarrek proposatutako gaia “1918an gertatu zen Errumaniako batasuna janzkera tradizionalekin lotuta” hemengo gertaerekin lotzeko. “Hemendik, euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena dela aprobetxatu dugu eta lurraldeen batasunaren ordez hizkuntza batasuna (estandarra) aurkezteko, bide batez gure hizkuntzaren nondik norakoak azalduz. Horretaz aparte, errumanierako hitz batzuk euskararekin lotzen dituen Adrian Damsescu errumaniar filologoaren hipotesiari ere dedikatu diogu tartetxo bat. Gainera, Euskal Herriko eta Errumaniako janzkera tradizionalak ere aztertu eta horien arteko loturak egin beharra izan dute” azaldu dute.

Hau guztia azaltzeko Roman hirian egingo den argazki erakusketan, hainbat azalpenekin batera, bost argazki jarriko dituzte:

● Hemengo jaietan janzkera tradizionalak janzteko joera dagoela erakusteko, Santo Tomas eguneko ospakizunean Irudi eta Soinuko ikasgaiko ikasleak ateratakoa argazki bat.
● Euskal Herriko dantza taldeetan janzkera tradizionala ondo errotuta dagoela eta dantzariek detaile guztiak zaintzen dituztela adierazteko Eibarko dantza taldeak ateratako bi argazki.
● Errumaniarrak, batez ere emakumeak, egunero janzteko joera daukatenez, bertan oporrak pasatu dituen lankide baten laguntzari ezker, bertako bi argazki.

Ekintza hau “Photohistory: Where past and present come together Erasmus+” proiektuaren barnean dago. Aurtengo ikasturtea proiektu horren bigarrena da. Aurreko ikasturtean, urtarrilean Portugaleko Peso de Régua eta apirilean Alemaniako Regensburg bisitatu ondoren ekainean Durangora etorri ziren proiektuan parte hartzen duten Europako ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak. Portugalen XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak aztertu ziren Manoel de Oliveira zine zuzendariaren bidez, Alemanian XV. mendean hedatuta zeuden sinesmenak Furth im Wald hiriko Drachenstich festibalaren bidez eta hemen Gerra Zibilaren ondorioak Durangoko bonbardaketaren bidez.

Irteera honek, elkartrukean parte hartzen duten Holandako Herbehereetako Zernike Ikastetxeko ikasleen eta irakasleen etorrerarekin bat egiten du denboran. Hau da, Erasmus+ proiektuko ikasleak Roman hirian dauden bitartean herbeheretako 35 ikasle etorri dira institutura bertako beste 35 ikaslerekin elkartrukean parte hartzeko. Horrela aritu dira gaur goizean Herri Kiroletan:

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.